2014(e)ko urria 22, asteazkena

1 Km. Greba eguna

2014ko Urriak 22. Greba eguna da gaur, atzo eta bihar izango den bezala. Ikasleon eskubideak eta hezkuntzaren birmoldatzea aldarrikatu omen dute batzuek. Grebaren inguruko ideia urriak, planteamendu eskasa eta helburuen lanketa ezak bultzatuta, nik greba ez egitea erabaki eta klasera bertaratu naiz.

Taldean nabaritu da greba eguna izan dela, 90 pertsonatik 15 bat egon baikara. Hau aprobetxatuz, geneuzkan dudak argitzeko, ikasgaiaren muina izango dena hobeto ulertzeko eta gaurtik aurrera egingo dugunaren gaineko azalpenak eman dizkigu Alaitzek.
Eskertzekoak izan dira azalpenok, batez ere gaurtik aurrera egingo dugunaren lanaren gainean. Nahiko galduta sentitu naiz asignatura hau ematen hasi naizenetik hona. Benetan intesegarria iruditzen zait ikasgaiaren planteamendua, trasteatzearen garrantzia eta bakoitzak bere erabakiak hartzeko gaitasuna beharezkoak baitira; eta ikasgai honek aukera ezinhobea eskaintzen dira horretarako.
Arestian aipatu legez, Alaitzek taldean lan egingo dugula azaldu digu, eta planteamendu horren inguruan hizketan aritu gara. Lau talde dokumentatzaile egongo dira, gainontzeko taldeen lanak dokumentatzen, batzen eta sarean partekatzen. Klase teorikoetan landutako testuak aurkeztuko dituzte taldeek, eta bitartean, dokumentatzaileok, lan hori egiteko  prozesua, taldearen pausuak eta azkenean aurkeztuko duten lan hori batu eta guztientzako eskuragarrri jarriko dugu.
Lan egiteko molde berri honen aurrean, hasierako beldurrak, interesak, peskizak, urduritasunak eta gainontzeko sentipen guztiak gerturatu zaizkit, hala ere, oso gogotsu eta lan egiteko gogoz eta proiektu berri honi ateak zabaltzeko ilusioz aurkitzen naiz momentu honetan.

Honez gain, eta aipatutako grebaren harira, Ikasle Abertzaleak-ek aurkeztutako irakurketa zintzilikatuko dut. Ados nago bertan aipatzen diren hitzekin, eta inork nahi balu hurrengo estekan irakurgai izango du.

Ikasle abertzaleak-en irakurketa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina