2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

3 km

Azaroak alderik alde zabaldu dizkigu besoak. Aste hau baina ezberdina izan da. Astelehenean ez ginen eskolara etorri, jai eguna izan baitzen. Benetan ondo etorri zitzaidan jai egun hau, pilak kargatu eta asteartea indarrez aprobetxatzeko.
Asteartetik ostiralera, modulu astea izan dugu. Azalpenak eta dudak jaso eta argitu ostean talde bakoitza bere kasa bildu gara, gure lanaren nondik norakoak finkatzeko, brainstorminga egiteko, taulak betetzen joateko...
Kultura ondareari buruzko modulu lana egingo dugu, ematen ditugun lau asignaturak uztartuz, azken finean irakasgai guztiak batuko dituen ondareari buruzko lan bat eginez.

Modulu lana egitearein batera baina, hurrengo galderak sortu zaizkit:
- Zer da niretzako kultura ondarea?
- Transmititu izan zaidan guztia kultura al da?
- Kultura eta herri nortasun/sentimendua bat al datoz nire kasuan?
- Eta kultura ondarea zer den jakiteko, ez al nioke neure buruari kulturaren definizio bat eskatu beharko?
- Nire kulturaren definizio barruan al dago kultura ondarea, ala beste norbaitek inposatuko dit kulturaren esanahia?
- Egiten dugun orok ez al du kulturaren kutsurik?
Orduan emango nituzke gisa hontako galderak egiten, sarri askotan erantzunik ez duten galderak dira, edo ni behintzat ez naiz gai erantzuteko.
Beraz, aitzakia merke hau lagun hartuta eta burua bero-bero jarri baino lehen, niretzat kultura ondare garrantzitsua den abesti batekin utziko zaituztet!

Asteburu on, amantalzaleok! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina