2014(e)ko azaroa 11, asteartea

"Bi kate"

Harremanak hartuemana dakar, eta hartuemanak, hartua eta emana. Hartzen duenak eman ere egin dezake instant berean, ematen duenak har dezakeen legez.
Hartueman hau, amaren uteroan gaudenetik gertatzen dela dakigu, amak elikatzen eta babesten gaitu gure lehen asteetan eta amak elikatu eta babesten gaitu bere barnean gaudenetik ere.
Horrela ba,Vivette Glover eta Eduardo Punsetek izandako elkarrizketa honetan argi ikusten dugu amak haurrarengan duen eragina. Emozioak eta sentipenak jasotzen ditu haurrak amaren eskutik, amarengan dauden emozioak haurraengan islatzen dira haurdinaldian; eta zer esanik ez estresa. Elkarrizketa honetan estresa transmititzeak dituen ondorioak agertzen dira, zertan lagun liezaioken fetoari bere bizitzaren hastapenetan amak mundu berrirako prestatzeak, eta bestalde, estres gehiegi pairatzeak haurrarengan izan ditzaken ondorio negatiboak batzen dira ordu erdi eskas irauten duen bideo hontan.

Aipatzekoa da, gainera, ama-haurraren arteko harremanari hasieratik arreta jartzea, baina ez amarengan bakarrik zentratuz. Ingurukoek ere beraien tokia eta paper garrantzitsua dute haurrari feto denetik familiako parte denerarte helarazten zaizkion sentipen eta erreakzioetan. Honenbestez, hemen uzten dizuet elkarrizketa, benetan interesgarria, eta niri bezala gaiari buruz gehiago ikasteko eta ikertzeko grina pizten bazaizue batera egin genezake bidaia hori; Gozatu!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina