2014(e)ko azaroa 25, asteartea

(des) BERDIN du.

Azaroaren 25garrena, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, hots, emakumeek beraien eskubideak aldarrikatzeko eguna. Martxoaren zortzia. Emakume langilearen eguna, hots, emakumeek beraien eskubideak aldarrikatzeko eguna.

Irailak 16. Bizkaiko herri baten ustezko bikotekideak hilda agertu da _______(r)en gorpua. 46 labankada zituen gorputzean eta odolustuta hil da.

Urtarrilak 1. Urte berriari hasiera eman diogu eta horrekin batera bortxaketa baten berri eman behar dugu. Gabon -zahar gaua ospatzen ari zirela, Beasaingo neska gazte bat bortxatu du 24 urteko mutil batek, emakumearen gona laburregia zela eta probokatzen zihoala argudiatuz.

Martxoak 16. Nire nagusiaren bulegora sartu naiz, eta elkarrizketa luze baten ostean esan dit oso gustora dagoela egiten dudan lanarekin, baina ezin didala soldata igo. Oso injustoa iruditzen zaiola Xabierrek nik bezain beste irabaztea lan gutxiago egiten baitu, baina gizarteak hala agintzen duela eta ez duela ezer egingo.

Maiatzak 4. _______ niki labur eta gona laur batekin ari zen Bilboko Gran Viatik pasatzen, eta bitartean zortzi gizonen begirada zikinak eta beste horrenbesteren komentario zikinagoan entzun behar izan ditu

Uztailak 19. Hondartzara hurbildu naiz eguna pasatzera. Nire gorputza 38 batean ez delako sartzen eta nire gorputzaz harro nagoelako, top less egiten dudalako, mutil kuadrilla batek  itzelak eta bi bota ditu ni aurretik pasatu naizenean, eta beste hamaika begirada despektiborekin aurkitu naiz.



Zergatik horrenbeste aldarrikapen gaurko egunean eta martxoaren zortzian? Zergatik ospatzen da emakumeenganako indarkeria ezaren eguna? Eta gainontzeko 363 egunetan, emakumea jotzea bere eskubideak zapaltzea zergatik ez dago hain txarto ikusita? Zergatik justifikatu eskubideen urraketa hau? Zergatik neskei ez bortxatuak izaten irakatsi beharrean, mutilei ez bortxatzen irakatsi?

Zergatik gure ikasleak engainatu berdintasunean bizi garela esanda, hezkidetzan oinarritutako hezkuntza daukagula esanez errealitate sakonean gezurra bada?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina