2014(e)ko azaroa 18, asteartea

Gure zilborrak

Putzuan sartzea erraza da, laprast baten gora-beheran eror gaitezke ilunetara, irteteak ordea esfortzu gehiago dakar.  Egunero lagun genitzazke gure ingurukoak, dela irribarre bat eskainiz, laztan bat eginez edo hitz gozo bat esanez, hala ere, besteengandik espero duguna guk ez dugu ematen.
Bakoitzak bere zilborrera gidatzen du begirada, aldatu den, hazi den, txikitu den, edo nola dagoen uneoro begiratuz, ingurukoek zilborrik ez balute bezala. Gure arazoak baino ez dira arazo, gainontzekoen desgraziak gureak baino xamurragoak omen, eta hala ez den kasuetan, guk ere arazoak ditugula gogorarazten dugu.

Enpatia. Aitapne. Aurretik zein atzetik begiratu ezezaguna da gizartean, ezezaguna guztiongan, ezezaguna ezezagunen artean. Horrenbeste erabiltzen dugun hitz ahul hau, hitz huts hau, hitz borobil hau. Zertagik ez ezagutu? Zergatik ez praktikatu? Zergatik ez partekatu? Zergatik ez maitatu?

Nik ezagutzeko gogoa dut. Hasieran elkar ezagutzen joango gara, gutxinaka-gutxinaka, pausorik pauso, edozein hartueman bezala. Behin konfiantza hartuta, gure harremanaren zimentuak nigan jartzen saiatuko naiz, eta ezagun garenean, praktikan jartzea baino ez dut espero.

Eta zuk, ba al duzu Enpatia ezagutzeko gogorik? 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina