2014(e)ko azaroa 4, asteartea

Hitzek iltzatzen gaituzte

Azken egunotan sare sozialetan zehar bolo-bolo dabilen bideoa da hurrengo aurkeztuko dizuedan hau. Pare bat aldiz ikusi dut bideoa, eta jakin-minak hala aginduta mundu osoko txokoetatik idatzitako iruzkinak ere irakurri ditut.
Batzuen ustez bideo lotsagarria da, haurrek nolatan erabiliko dute hizkera hori, eta hare gehiago haur emakumeak izanik, "Nolatan emakumeak halako gauzak esaten, emakumeak beraien egoeraz kexatzen eta emakumeak pairatzen duten edo dugun berdintasun eza salatzen. Nolatan hori XXI. mendean?"
Oposizioko jomugan berriz bideo txalotu, eta goraiapatzen dutenak daude. " Ordua zen halako zerbait sare sozialetan ikusteko", " honekin mundua aldatzera goaz.." eta bestelako limurkeriak idazten dituzte eta "gustoko dut" xume bat ematen diete edo beraien sare sozialean partekatu.

Hasierako jarrerarekin erabat desados nago. Egia da ez gaudela "printzesatxoak" halako astakeriak esatera ohituta, eta hasiera baten arrotza dirudi gure belarriekiko. Kuriosoa bada ere, hitz zatarrek min gehiago ematen diete gizartearen belarriei haur horiek errepikatzen dituzten injustizia eta eskubide zapalketak baino, eta kezkatzekoa da benetan.
Berdintasunaren izenean ahoak betetzen ditugu, 2014. urtean emakumeak ez omen du zertaz kexatu, ez omendu zer aldarrikatu eta zer berenganatu.
Bigarren posizio hori gehiago maite dut, kontzientzia sortzen duen eta errealitatearekin harremanetan dagoen eritzia baita. Baina ez da nahikoa. Ez da nahikoa sare sozialetan partekatzea eta gero gure seme-alabei, bai, SEME-ALABEI berdintasunean bizitzen ez irakastea. Ez da nahikoa bideoari "gustoko dut " eman baina gero gure gizartean dauden gazteak estereotipatu eta ideal batzuen barruan katalogatzen baditugu.

Beraz, sare-sozialetan hain zabaldurik dagoen manifestaldi hau eraman dezagun gure ikasgeletara, bertatik berdintasunari dei egin diezaiogun, pertsonen arteko berdintasunari, etorkizun justo eta duinago bat eraikitzeko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina